XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urriak 1

OSTEGUNA

Aznar eta Almunia berriz bildu dira.

Argi dago estatu itun baten atzean dabiltzala.

Denborak esango du.

Dena dela, Almuniak berriz utzi du agerian presoak helburu politikoen arabera erabiltzeko bitarteko bat direla.

Urriak 2

OSTIRALA

Lizarratik Garazira

Lizarrako Akordioa Lizarra-Garaziko bilakatu da.

Sinatzaileak Donibane-Garazin bildu dira eta hamaika sinatzaile berriren atxikimendua jaso du akordioak.

Gatazkaren dimentsio politiko osoa agerian utzi dute.

Komunikabideen aldetik ikusmin berezia izan da.

Gaur, Donibane-Garaziko Herriko Etxearen atarian, euripean, nazioarteko agentzia nagusietako kazetariak ziren eta telebista batzuk zuzenean satelite bidez emititzeko unitateekin etorri dira, garaztarren harridurarako.

Dena dela, ez da izan adierazpen handirik.

Bileraren amaieran, Richard Irazusta eta Mertxe Colina agertu dira komunikabideen aurrean eta ohar txiki bat irakurri dute aurrera segitzeko konpromisoa adierazteko, euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz.

Bilera ez da oso luzea izan, eta gehienbat foroaren barne antolaketari buruz jardun dute.

Aldez aurretiko zerrendan ez zegoen gai bat ere izan da.

Bileraren amaieran, moderatzaileak ETAren agiri bat jaso dutela jakinarazi eta irakurri du.

Su-etenaren agirian adierazitako erabakia berretsi eta hasitako bidetik jarraitzeko animatzen zituen ETAk Lizarra-Garaziko akordioaren sinatzaileak.

Batzuek ez dute gogo onez hartu agiria